imagen de la cabecera
Urdaira
imagen1imagen2imagen3imagen4imagen5imagen6imagen7imagen8imagen9

Oraindik ere ez ditugu ezagutzen Euskal Herriko sagarrondoaren zein sagardoaren jatorria finkatzeko beharrezkoak diren datuak. Alabaina, gauza jakina da mende ugaritan sagardoa izan dela Euskal Herriko edaririk garrantzitsuena.

Sagarrondoa gure lurraldera nola iritsi zen azaltzen duten askotariko teoriak daude: batzuen aburuz, Afrikatik ekarri zuten; beste batzuek, berriz, ekialdeko lur urrunetatik hegaztiek egindako migrazioaren ondoriozkoa dela uste dute; eta bada esaten duenik, nahiz eta sagarrondoa jatorriz Euskal Herrikoa ez izan, behinola lur hauetara ekarri zutela.

Sagarretik dator sagardoa. Batzuen ustez, arabiarrek ekarri zuten sagardoa; beste teoria batzuen arabera, berriz, euskaldunek erromatarrei ikasi zieten nola egin sagardoa.

URDAIRA SAGARDOTEGIA

1990. urtean sortu zuen oraindik ere haren jabea den gizonak: Francisco Azkonobieta. Urdaira Sagardotegiak kokaleku ederra dauka, eta handik ezin hobeto goza daiteke bere ingurune natural paregabeaz.
Izatez Usurbili badagokio ere, Aginaga auzoan dago, eta sarbidea dauka Donostiako Igeldo auzotik.

Sagardotegia geure sagastiez inguratuta dago, eta urtean 120.000 litro sagardo ekoizten ditugu.

Foru Aldundiaren Sagardo lehiaketetan irabazlea izan da.


  • 2. SARIA - 2005

  • 2. SARIA - 2009

  • 3. SARIA - 2013